XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gu guziok artu genduan pena eta naigabe ederra egun artan!.

Bañan azio orrek izan zuan bere ordaña.

Etxeberria eta biok, etsaiaren piñudi-sail batean esploratzen genbiltzala, or sentitu ditugu txerri-kurruxkak.

Gau artan ez genien jaramon eta kasorik egin.

Bakarrik, kurruxka-soñua entzun.

Ala, urrengo goizean esan diet mutillai, eta aietako bat, nere errikoa, Juan Elustondo, gaur Ernani`n bizi dana, or bereala prestatu zait, onela esanaz: - Iñaki, gaur gabean, nai badek, nik lagunduko diat txerri oiek ekartzen.

Orduan neri, alako leialtasuna ikusirik eta guri beia il zigutela gogoraturik, or eman dit gogoak txerri aiek gureganatzea, il eta jateko, naiz arrixku aundia egon.

Eta ala egin genduan.

Orduan ere, txerriaren izaeraren berri Etxeberria`k erakutsi zidan, onela esanaz: - Arta-ale batzuk eramaitzik patrikan, eta txerriari lepotik erantsi, tira gabe, korrea bat.

Naiz gaua izaki, artoaren usaiean ez ditek marrurik egingo.

Eta bein eun edo berreun metroan ekartzen badituzute goitik beera, andik aurrera nai badezute bizkarrean.

Bañan Etxeberria`k etzuan uste joan giñadenikan, ezta nai ere, arrixku aundiko ibilketa zalako.

Ala, arek ezer etzekiala egin genduan lan ori.